post

Euskal Herriarentzat idatzen

Sartu da Ingo Niebel historialaren eta kazetariaren liburu berria Alemanian.

Europa erdian gertatu zen: 1998 eta 2003 urteen artean espainiar estatuak lau euskal hedabide itxi zituen; Egin eta Egunkaria egunkariak, Egin Irratia eta Ardi Beltza aldizkari politikoa.

Bere poliziak dozena bitik gora euskal kazetari atxilotu zituen, horietako batzuk torturatuak izan zirelarik inkomunikatuak zeuden bitartean. 2005etik aurrera makro-prozesuak izan ziren eta Madrilgo justiziak kazetari eta argitaletxeetako langileak kartzela zigor luzeetara kondenatu zituen. Adierazpen askatasun eta prentsaren kontrako zapalkuntza zorrotz, tortura eta kondena luze horien erantzule nagusia espainiar Entzutegi Nazionala dugu, Madrilen dagoen terrorismo, narkotrafiko eta delitu ekonomikoen gaineko salbuespeneko epaitegia eta bere jatorria Frankoren diktaduran duena.

Ingo Niebel, kazetari eta historialari alemaniarrak, gertaera horiek biltzen ditu honakoak deskribatuz:

– Euskal komunikabideen paisaia Francoren erregimen faxistaren amaieraz geroztik, 1978an.

– Euskara eta euskal kulturaren garapen osoaren eztabaidak

– Komunikabide espainiarren “HOMOGENIZAZIOA“ euskal gatazka jorratzerako orduan eta

– Euskal kazetarien erailketa heriotza eskuadroien aldetik eta ETA erakunde armatuaren ekintzak kazetarien aurka.

Sakonki aztertzen du Auzitegi Nazional auzitegi bereziaren papera eta nazioartean ezaguna den magistratu Baltasar Garzonena, bera baita euskal komunikabideak ixteko eta bere erredaktoreen kondenak ulertzeko funtsezko pertsona. Alemaniar publikoarentzat Baltasar Garzón-ek interes berezia du 2009an Alemaniako PEN-Club-ak giza eskubideen Hermann-Kesten- Saria eman ziolako. Nazioarteko PEN Club-ak aldiz, Garzonen biktima diren EGIN egunkariko kazetari Xabier Salutregi eta Teresa Toda “Writers in Prison” moduan hartzen ditu.

Bere azken kapituluan, Ingo Niebel-ek, ETAk 2011ko Urrian bere ekinbide armatua amaitutzat eman ondoren, euskal gatazkaren konponbide demokratiko eta justu baten aurreikuspenen inguruko zertzeladak ematen dizkigu.

Euskal PEN Klub-eko presidentea den Laura Mintegiren hitzaurrean, gatazkaren konponbide baketsuaren bidean euskal jendartearen jarrera erakusten digu. Jarrera honen oinarrizko eta ezinbesteko baldintza da espainiar estatuak giza eskubide eta eskubide zibilak errespetatzea.

Niebel, Ingo. Schreiben für das Baskenland. Journalisten gegen Madrider Lügen, Medienverbote, Folter und Haft. Bonn: Pahl-Rugenstein, 2012. ISBN 978-3-89144-502-0, 130 S., br., 9,95 Euro.

Ingo Niebelen liburu besteek:

Niebel, Ingo. Al infierno o a la gloria. Vida y muerte del ex cónsul y espía Wilhelm Wakonigg en Bilbao 1900-1936. Irun: Alberdania, 2009. ISBN 978-84-9868-055-3, 344 p., 27,50 Euro.
Niebel, Ingo. Das Baskenland. Geschichte und Gegenwart eines politischen Konflikts. Wien: Promedia, 2009. ISBN 978-3-85371-294-8, 240 S., br., 17,90 Euro.

Schreibe einen Kommentar

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind mit * markiert.